eBook

LIBURU ELEKTRONIKOEN MAILEGUA


Liburutegiko bazkidea bazara, zure e-readerean, tabletan, telefono mugikorrean edo, streaming bidez, ordenagailuan bertan irakurri ahal izango dituzun liburu elektronikoak har ditzakezu maileguan.

Irakurgailurik ez badauzu, liburutegian har dezakezu bat maileguan. Liburuen kasuan bezala, mailegu epea 21 egunekoa da eta horretara jaitsi ahalko dituzu e-Liburutegiko liburuak. 


Behera-kargatze hauek doan eta legezkoak dira eta zerbitzu honetaz baliatzeko honako hau baino ez duzu behar: 
  • Zure bazkide zenbakia
  • Pasahitza (ez baduzu gogoratzen galde ezazu liburutegian)
  • Interneteko konexioa

 www.euskadi.net/eliburutegia  interneteko helbidean, zerbitzuaren arauak irakurri , ordenagailura edota gailu mugikorretara behera-kargatzeko eskuliburuak kontsultatu eta  liburu elektronikoak  maileguan har ditzakezu

Zalantzarik baduzu, galdetu liburutegian eta laguntzen  saiatuko gara