Informazio Orokorra

Helbidea

Trapagarango Udal Liburutegia
J.R. Olaso, 46
48510 Valle de Trápaga-Trapagaran
Bizkaia
Tfnoa: 94 486 34 20
e-mail: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org

Ordutegia

Neguan

Liburutegia astelehenetik ostiralera dago zabalik jendearentzat, 9:00etatik 14:00etara goizez, eta 15:30etik 21:00etara arratsaldez. 

Udan
Uztailean eta abuztuan, goizez baino ez da zabaltzen, 9:00etatik 14:00etara; arratsaldez itxita dago.
   

Arauak

Zerbitzu publikoa den aldetik, edonor etor daiteke udal liburutegira eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabili. Hala ere, kontuan harturik jende askok erabiltzen duela aldi berean, eta bertan egingo den egonaldia erosoa izango bada instalazioak zaindu behar direla, honako arau hauek bete beharko dira:
  • ez da erreko eraikin osoan
  • Ezin da sartu liburutegian ezelako janari edo edaririk.
  • Eskuko telefonoak deskonektatu egingo dira aretoetan sartu baino lehen
  • Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona guztiak adeitasunez jokatu beharko dute gainontzeko erabiltzaileekiko eta portaera jatorra erakutsiko dute.
  • Aretoak liburutegiko fondoak irakurtzeko eta kontsultatzeko dira, eta, behar izanez gero, banaka ikasteko.
  • Isilik egon behar da, beraz, erabiltzaileen artean egiten den edozein iruzkin ahalik eta isilen egin beharko da. Ezin da zaratarik egin.
  • Lana banaka egingo da, eta ez da utziko talde-lanik egiten baldin eta horretarako ez bada beharrezkoa liburutegiko fondoak erabiltzea.
  • Fotokopia-zerbitzu bat dago liburutegiko liburu eta aldizkarientzako bakarrik. Erabiltzaileei gogorarazten zaie Jabetza Intelektualaren Legea bete beharko dutela erreprodukzio guztiek.
  • Altzariak ezin dira lekuz aldatu ezta modu desegokian erabili.
Arau hauek ez badira betetzen, liburutegiko langileek arauetara doitzeko eskatuko diote erabiltzaileari eta hala egin ezean instalazioetatik irtenaraziko diote edota liburutegira sartzea debekatuko.