Irakurgelako Zerbitzuak


Udal liburutegian informazio zerbitzu bat dago kontsulta bibliografikoak edo bestelakoak egiteko liburutegiaren antolamendu, zerbitzu edo funtzionamenduari buruz... 

Liburutegiko fondo guztiak agerian daude apalateigietan, irakurleek nahi dituzten liburuak hartu ahal izateko. Fondo hauek, planoan agertzen den moduan daude banatuta:

 Zona 1 - informazio eta mailegurako mostradorea.
Zona 2 - Haurtxoteka (0-4 años).  Umeentzako gela (6-8 años)
Zona 3 - Gazteentzako gela (8-16 años)
Zona 4 -
Helduentzako irakurgunea. Banaka ikasteko gela gisa ere erabil daitezke. Honakoak daude gela horretan: jendeak erabiltzeko ordenagailuak, audio eta bideo-gunea (6), prentsa eta aldizkako argitarapenak (7) erreferentzia saila (8), eleberria (5) eta helduen gaien funtsa (9), ia guztia mailegatu daitekeena,  SHUren arabera ordenatua.


Fondoen ordenazioa

Liburuak era berean apaletan jarrita daude signatura topografikoari jarraiki, hau da, bizkarrean daukaten etiketari jarraiki.

Bizkar-etiketa hori SHU-ren zenbaki batean oinarrituta dago, autorearen abizenaren lehen hiru hizkiak eta izenburuaren lehenengo hiru hizkiak. Zenbaki bakoitza materia jakin bati dagokio eta materia bereko liburuak elkarrekin jartzen dira apaletan.

SHU-ren zenbaki nagusiak hauek dira::

0 Orokortasunak. Zientzia eta ezagutza. Antolamendua. Informazioa. Dokumentazioa.    Idazkera. Bibliografia. Bibliotekonomia. Erakundeak. Agiriak eta argitarapenak oro har.
1. Filosofia. Psikologia
2. Erlijioa. Teologia
3. Gizarte zientziak. Estatistika. Politika. Ekonomia. Merkataritza. Zuzenbidea. Gobernua. Gai     militarrak. Gizarte ongizatea. Hezkuntza. Folklorea.
5. Matematikak. Natur zientziak.
6. Zientzia aplikatuak. Medikuntza. Teknika
7. Arte Ederrak. Jokoak. Ikuskizunak. Kirolak
8. Linguistika. Literatura.
9. Geografia. Biografiak. Historia

Bizkar-etiketa baten adibidea:


  53

  TIP

  fis  
  Fisikari dagokion SHUren zenbakia

  TIPLER, Richard (Liburuaren autorea)

  Física (Liburuaren izenburua) 

Bizkar-etiketetan aurki daitezkeen salbuespen batzuk: helduen nobelek, antzerkiek eta poesiek SHU-ren zenbakiaren ordez N, T edo P hizkiak daramate, hurrenez hurren, biografietan B bat agertzen da eta C bat komikietan

  C

  PRA

  hal  
  Helduentzako komikia

  PRATT, Hugo (liburuaren autorea)

  El halcón maltés (liburuaren izenburua)