On-LIne Zerbitzuak

Katalogoa kontsultatzeko

Trapagarango liburutegiko katalogoan kontsulta egiteko:

1. Bilaketa-laukian idatzi bilatzen ari zaren agirian agertzen den edozein hitz (autorearen izena, izenburuan edo materian agertzen diren hitzak erabil daitezke). 

2. Bilatu aukera sakatu
3. Agiriaren informazioa argertzen denean, "Aleak" botoiaren gainean sakatu. Hori eginez agiriaren egoera jakin dezakegu:

  • Non dagoen
  • Mailegutan eman daitekeen ale bat den (M)
  • Beste irakurle bati mailegatu zaion ala erabilgarri dagoen
Sistemako liburutegi guztiei buruzko kontsulta egiteko:

1. Katalogoa kontsultatu aukeran goitibeherako menua erabili Katalogo osoa (edo nahi duzun liburutegia) hautatzeko
2. Bilatzeko hitza sartu
3. Bilatu aukera sakatu


[Informazio gehiago]


Webgunetik lan hauek egin ditzakezu: maileguak berritu, dokumentuak erreserbatu eta eskatu, erosketen iradokizunak egin, etab.


Maileguak Berritu

Mailegualdia bukatu baino 5 egun lehenago soilik berritu ahalko da mailegua. 

Liburutegian bertan, telefonoz, web-orria edo posta elektronikoaren bidez berri daiteke epea mailegualdia gaindituta ez bada. 


Erreserbak

Mailegatutako dokumentuen mailegu-eskaerak dira. Erreserba bat egiterakoan itxaron-zerrendan jarriko gaituzte. 

Internet bidez gehienez ere bi erreserba egin daitezke. 

Dokumentuak jasotzeko epea 2 egunekoa izango da; epe hori igaro ondoren interesatua ez badoa liburutegira dokumentuaren bila, erreserba automatikoki desaktibatuko da.

Dokumentuak eskatu

Mailegatuta ez dauden dokumentuen eskaerak dira, hau da, apaletan daudenak. 

Gehienez ere bi dokumentu eskatu ahalko dira interneten, web opac-aren bidez. 

Internet bidez eskatutako dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa da.

Desideratak

Liburutegian egon ez eta han aurkitu nahi izango luketen edozein liburu, cd, dvd,... erosteko eska dezakete erabiltzaileek. 


Lehenbailehen erosten saiatuko gara interes orokorrari erantzunez, hau da, kontuan hartuko dugu liburutegiaren izaera publikoa erosketa hori egin daitekeen erabakitzerakoan. 

Beraz, ez dira erosiko material oso espezifikoak edo gainontzeko erabiltzaileentzako interes handirik ez daukatenak.

Audioliburuak

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi zerbitzuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen erabiltzaileei aukera ematen die audioliburuak eta liburu osoen grabazioak —pertsona batek irakurriak— deskargatzeko. 


Denetarik aurki dezakezu: umeen ipuinetatik hasi eta helduentzako obra klasiko eta gaur egunekoetaraino, gai desberdinetakoak, hala nola, nobelak, autolaguntza, pentsamendua,...

Informazio gehiago


On-line zerbitzuetara iritsi